GUREKIN ETORRI NAHI BADUZU...
- MENDIAN EUSKARAZ, lagunarteko taldea da eta ez da balizko ezbeharren erantzule egiten.
- MENDIAN EUSKARAZek irteera bakoitzari buruzko informazio teknikoa eta aholkuak ematen ditu, besterik ez.
- Federatuta egotea gomendatzen dizuegu, balizko istripuren aurrean babestuta egoteko.
- Norbera da bere buruaren erantzule. Norberak baloratu behar du, irteeraren fitxa teknikoa ikusita, zein den bere egoera fisikoa eta prestakuntza maila aurre egiteko mendi irteera horri eta ez oztopatzeko, moteltzeko, arriskuan jartzeko beste kideen jarduna.
- Irteera guztiak ezberdinak dira, bai urtaroz, bai zailtasunez; hori dela eta material eta hornidura egokia eramatea gomendatzen dizuegu.
- Talde batean goazenez, bertan emandako oinarrizko gomendioak eta arauak jarraitzea ezinbestekoa da, denon mesederako.
- Etorri nahi duenak, aldez aurretik abisatu behar du, wasapez edo e-postaz, eta, deskuiduan, azken unean ezin badu, gauza bera.
- Puntualitatea oso garrantzitsua da.
- Gure mendi irteeretan EUSKARAZ BIZI GARA, kontuan hartu; erderetan mintzatzeko aukera anitz dituzu.
- GURE IRTEERETARA DATORREN OROK BAT EGIN BEHAR DU PROPOSAMEN HAUEKIN, GUZTIEKIN.